Euskal Herrian ezagutu beharreko 111 hegazti arrunt
Arizaga, Juan
Basque

Synopsis Euskal Herrian ezagutu beharreko 111 hegazti arrunt

Ikuspuntu biogeografikotik oso interesgarria den bidegurutzean dago Euskal Herria; izan ere, kilometro karratu gutxi batzuetan eskualde atlantikoa, mediterraneoa eta alpetarra elkartzen dira (Euskal Mendietako eta Mendebaldeko Pirinioetako kota altuenetan), lurraldearen zati bat Kantauriko urez bustita dagoela ahaztu gabe. Hori dela eta, ornitologiaaberastasun handia dago. Kosta-lerrotik hasi eta itsasoaren mailatik 2.000 m baino gehiagora dauden gailurretaraino, tartean, mota askotako basoak, landazabalak eta pseudo-estepak zeharkatuz. Mota hauetako hegaztiak ezagutzeko, mendira joatea gomendatzen dugu, isiltasunean, goizean goiz, prismatikoekin eta espezieak identifikatzen ikasi, bai ikusmenagatik, bai kantuengatik. Gida honetan Euskal Herriko espezie adierazgarrienak biltzen dira. Oro har, hegazti arruntak eta behatzen errazak direnak aurkituko ditugu. Orri bakoitzean hamar bat espezie agertzen dira eskalan, testu labur batekin eta informazio osagarria duten ikonoekin, errazago aurkitu eta identifikatzeko. Bildumako beste titulu batzuetan beste espezie asko sakonago aztertuko dira: basokoak, mendikoak, nekazaritza eta estepakoak eta itsasokoak esaterako.
EAN
9788418735493
Éditorial
Année d'édition
2024
pages
16
Obligatoire
Tapa blanda o Bolsillo
langage
Basque
Collection
Landa gida txikia
Haute
200
Largeur
125
Otros lectores lo han calificado con
Laisse-nous ton avis
0 opiniones
Tu puntuación
Déjanos tu opinión
/ caracteres