HIZKIEN JOLASA
Rubio, Antonio;Villan, Oscar
Basque

Synopsis HIZKIEN JOLASA

Alfabetora hurbiltzeko jolas ludiko, poetiko eta sormenezkoa, egokia irudimena eta ikusmena kitzikatzeko. Alfabetoko 27 letrak dira oraindik irakurtzen ez dakiten umeentzako eta irakurtzen ikasi berri dutenentzako proposamen honen protagonistak, «Ilargian kulunkantari» bildumaren egile berek egin dute «Hizkien jolasa». Errima duten testu labur eta dibertigarrien bidez, zeinu grafiko bakoitza objektu batekin lotzen da hemen. Horrela, A letra kanpadenda indiar bihurtzen da; B letra, tximeleta baten hegalak; C letra, ilbehera; D, berriz, sandia xerrenda Horrela, Ramón Gómez de la Sernaren gregerietan inspiraturik, alfabetorako hurbilketa ludiko, poetiko eta sormenezkoa proposatzen da; jolas poetiko ezin hobea da, kantatzeko eta kontatzeko, arreta eta irudimena pizten dituena. Kartoi gogorrean egina da, letra larriekin, eta irudiak aise identifikatzen dira hondo argian, eta ipuin-bizkar berezia du. Hori guztia dela-eta, obra bikaina da irakurtzen hasteko. Tamaina ere ezin hobea da haurrek eskuetan ibiltzeko eta psikomotrizitatea garatzeko.
EAN
9788491724797
Année d'édition
2026
Pages
30
Langue
Basque
Collection
SIN COLECCION
Hauteur
175
Largeur
175
16,00 €
-5%
15,20 €
Avis d'autres lecteurs
Écris ton avis
0 Avis
Ta note
Laisse-nous ton avis
/ caractères