Synopsis Iridioaren mintzoa
Iridio elementu kimikoaren kontzentrazio anomalo batean oinarrituta dagoen arren, hipotesia oso sinplea da ulertzeko. Puntu bi ditu. Lehenaren arabera, meteorito gigaerraldoi batek jo zuen Lurra. Bigarrenak dioenez, inpaktu osteko ingurune-baldintza gaiztoek eragin zuten suntsipen masiboa, supituki. Paleontologoen iritziz ostera, dinosauroak ordurako suntsituak zeuden, milioika urteko gainbehera gradual baten ondotik.
Kepa Altonagak ardatz horren inguruan txirikordatu du "Iridioaren mintzoa", baina ohi bezala, gure koordenatuetara, gure parametroetara ekarri ditu kontakizuna eta gogoeta. Aixerrotako amilburuetatik abiatuta, era kilikor batean eramango gaitu hara eta hona denboran eta espazioan. Egizu txonbo orrialdeotan, Domingo Agirrek Algorriko ur meteoritikoetan bezala!