KATUTXO ETA ELURRA
SENDAK, MAURICE
Basque

Synopsis KATUTXO ETA ELURRA

...Egun hartan elur asko egina zen.
Hotza egiten zuen, baina Untxitxo, beroki zuri iletsua zuela,
eta Katutxo, beroki beltz berotsua zuela,
epel-epel zebiltzan...
...Elurra bezain zuriak, ikatza bezain beltzak, Katutxoren eta Untxitxoren arteko adiskidetasuna, pertsonak bezalaxe, aldi berean berdinak eta desberdinak izan daitezkeen bi espezieren arteko integrazioaren paradigma da. Katutxo eta baloia hark eskuzabaltasuna, elkarbizitza eta adiskidetasuna bezalako gaiak ukitzen dituen bitartean, Katutxo eta elurra honek eguneroko arazoei aurre egin behar dieten bi adiskide aurkezten dizkigu; arazo horien irtenbide irudimentsuak jolasaren bitartez topatzen dituzte bi lagunek, elkar ezagutuz eta errespetatuz.

Hala, Katutxo sotoan jolasteko beltzegia denez, eta Untxitxo elurretan jolasteko zuriegia denez, azkenean zoriak esku hartu du biak baldintza berdinetan jolastu ahal izateko. Katutxoren saileko emanaldi berri honetan norbere buruaren ezagutza eta aniztasunaren balioa bezalako gaiak ere nabarmentzekoak dira, hori guztia testuaren freskotasuna, elkarrizketa-egitura eta ilustrazio alaiak direla medio.

Pintzelkada leun eta kolore bizien bitartez, ilustrazioek Katutxo eta Untxitxoren adierazkortasuna eta eszenatokien deskribapena azpimarratzen dituzte, bi pertsonaien abentura berri honetan.
EAN
9788476817452
Année d'édition
2012
pages
32
Obligatoire
Tapa dura
langage
Basque
Collection
KALANDRAKA / FAKTORIA
Haute
160
Largeur
230
Otros lectores lo han calificado con
Laisse-nous ton avis
0 opiniones
Tu puntuación
Déjanos tu opinión
/ caracteres