Lur mortuak
Bendicho Giró, Núria
Basque

Synopsis Lur mortuak

Hiru urtean kanpoan ibili ondoan, etxera itzuli da Joan, Capdevila familiako semea, eta heriotzarekin egin du topo berehalakoan. Bizkarretik egin dio norbaitek tiro gurasoekin eta senideekin bizi den etxaldean, eta haietako bat da, itxura guztien arabera, hiltzailea: ama, infernu batetik irten eta beste baten barrenean bizi dena; aita, ahul eta patuari gaina hartu ezinik aspaldian etsi duena; Tomàs, seme zaharrena, soraioa, zakarra eta hitz gutxikoa; Maria, gogoz kontrako haurdunaldi bat dela medio sortetxera kondenatu dutena; Pere, etxetik alde egitea beste helbururik ez duena, eta mutikoa, elbarria eta basatia. Haien gainean odolaren madarikazioa, bortxazko heriotza bi eta sekretu izugarri bat. Pindarrez beteriko debut distiratsua egin du Núria Bendichok literaturan Lur mortuak, bere estraineko eleberriaz. Ahots konstelazio baten moduan egituratua da patu izugarri batek markaturiko pertsonaiak aurkezten dizkigun narrazio gogor eta indartsu hau. Doilorra da Lur mortuak eleberria itxuratzen duen unibertsoa. Eta horratik ere, dena kutsatuz beti bat eta beti presente den hainbesteko doilorkeriari aurre egin nahi lioketen ontasun-mentuak sumatzen dira zenbaitetan mundu horretako pertsonaien lekukotasunetan.
EAN
9788498689198
Éditorial
Année d'édition
2025
pages
212
Obligatoire
Tapa blanda o Bolsillo
langage
Basque
nº colección
168
Collection
Narrazioa
Haute
205
Largeur
140
Otros lectores lo han calificado con
Laisse-nous ton avis
0 opiniones
Tu puntuación
Déjanos tu opinión
/ caracteres