MAITEZ ETA MINEZ
VV.AA.
Basque

Synopsis MAITEZ ETA MINEZ

Irungo neska beltzaranak biziarazi zidan hurrengo esperientzia ikaragarriak beldurtu ere egin ninduen, eta etxera erretiratzea erabaki nuen. Hura niretzat gehiegizkoa zela pentsatu nuen.
Latza izan zen, errepika ezina, bikaina, baina horrelako batekin aski nuela pentsatu nuen. Eta oraindik ere tarteka, han-hartako bizipen hartara irudimenezko joan-etorri laburrak egin ohi ditut barruak eskatzen didanean. Beharbada, amona Inexik horretaz zer pentsatuko lukeen gehiegi pentsatu gabe.
Bai, badakit zer esan zenidan. Alexek batxilerra non egingo zuen bazenekiela. Baina gero eta gehiago nabaritzen zaizu Alexengana sentitzen duzun atrakzioa. Eta lasai, Aloña.
Hori zuk ezin duzu kontrolatu. Baietz usteko duzu, irudituko zaizu, baina sentimenduak ezin ditugu guk nahi dugun bidetik eraman. Hauek gu eramaten gaituzte nahi duten lekura eta nahi duten bidetik. Beraz, alferrik zabiltza. Zuk bihotzari kasu egin, eta horren aurka ez borrokarik egin, galtzaile aterako zara eta.
EAN
9788483942185
Éditorial
Année d'édition
2008
pages
112
Obligatoire
Tapa blanda o Bolsillo
langage
Basque
Collection
EKIN
Haute
300
Largeur
200
Otros lectores lo han calificado con
Laisse-nous ton avis
0 opiniones
Tu puntuación
Déjanos tu opinión
/ caracteres