ZALDI URDIN BAT MARGOTU ZUEN ARTISTA
ALEJANDRO, ROCIO
Basque

Synopsis ZALDI URDIN BAT MARGOTU ZUEN ARTISTA

"Zaldi urdin bat margotu zuen artista" espresionismoaren aitzindaria izan zen Franz Marc (1880-1916) aleman margolariari egindako omenaldi bat da. Haren "Zaldi urdina" margolana Eric Carle-ren liburu honen abiapuntua izan zen. Carle-k bere arte irakasle Herr Krauss-i esker deskubritu zuen Marc-en obra, erregimen naziak margotzeko joera hura debekatuta zeukan garaian. Era, tonu eta ehundura guztietako koloreekiko gustua aurkikuntza eraginkor horretatik datorkio, hain zuzen ere.
Liburu hau aurreirakurle eta lehen irakurleentzat pentsatuta dago, oso testu sinpletik abiaturik eskala kromatiko osoa erakutsiz doalarik. Gainera, etxabere eta piztia batzuk erakusten ditu, ezohiko itxura, marrakera eta koloreez irudikatuta.
Album honek, irudimena bultzatu ez ezik, sormen-askatasuna aldarrikatzen ere du. Artistaren figura ikusleei hurbiltzen zaien neurrian, adin guztietako irakurleen interesekoak izan daitezkeen Arte eta Historiari buruzko ezagutzak ere tartekatzen dira.
"Zaldi urdin bat margotu zuen artista" honek oinarri autobiografikoa du: Eric Carle-k bere burua irudikatzen du errealitatea zorrotz berritzen ez duen ilustratzaile gisa, hala bereizgarri zaion estilo batez jarduteko harrotasuna erakutsiz.
EAN
9788476817087
Année d'édition
2012
Pages
30
Reliure
Couverture rigide
Langue
Basque
Collection
KALANDRAKA / FAKTORIA
Hauteur
300
Largeur
230
Avis d'autres lecteurs
Écris ton avis
0 Avis
Ta note
Laisse-nous ton avis
/ caractères