BIDAIA LUZEA
Chambers, Daniel H.;Delicado, Federico
Basco

Sinopse BIDAIA LUZEA

Hau aldi berean gertatzen diren bi bidaiaren istorioa dugu. Gertakizunak tartekatzen dira sentikortasun eta samurtasunez beteriko lan honetan; antzar amak eta bere txitek hegoaldeko
lur epeletarantz egiten dute hegan. Bizkitartean, gerran dagoen herrialdetik hanka egin nahian, giza familia batek ihesari ekiten dio iparralderantz.

Bi gertakarien narrazioak bat datoz bidaiari gazteen beldurra erronken aurrean islatzean: ibilaldia eta hegaldia galarazten dituzten erauntsiak, beste batzuekiko topaketak, janari eskasia, predatzaileak eta mafiak, nekeak dakarren adore falta eta, bestalde, helduek txikiengan piztu nahi duten konfiantza eta itxaropena. Eta azkenik erronkarik handiena: itsasoa zeharkatu, zer eta norabide desberdinekin bi ibilaldiak gurutzatzen direneko gunea.

Garai hauetan zeinen ezaugarri nabarienetariko bat errefuxiatuen drama dugun, Daniel Hernandez Chambers eta Federico Delicadoren lan ezinago egoki eta beharrezko honek hausnartzera bultzatzen gaitu begirada, aldi berean, samur eta gogorrarekin: samurra, gatazka baten alderik humanoena islatzen duelako, hegaztien metafora lagun; gogorra amaieragatik, errealite gordinarekin topatzera garamatzalako.

Irudiak deskriptibo eta naturalistak dira ?elementu zaindu sinbolikoak baztertu gabe- eta mezua azpimarratzen duten plastizitate handiko irudiak dira, emozioak sentiarazten dituztenak: tristura, gabezia, akidura? Eta hala eta gutiz ere, bakean eta askatasunean bizitzeko eskubidea duten milioika lagunen borroka, duintasuna, ametsak?
EAN
9788491720584
Ano de edição
2018
Páginas
48
Obrigatório
Tapa dura
Idioma
Basco
Coleção
TAMAINA ANDIA
Alto
255
Largura
230
Otros lectores lo han calificado con
Deixa-nos a tua opinião
0 opiniones
Tu puntuación
Déjanos tu opinión
/ caracteres