HENRY BENGOA INVENTARIUM 2. EDIZIOA
ATXAGA, BERNARDO
Basco

Sinopse HENRY BENGOA INVENTARIUM 2. EDIZIOA

Literatura eta musika uztartzearen aurrerabidean, Bernardo Atxagaren Henry Bengoa Inventarium (1986) lana aitzindaria izan zen. Zuzenean emateko lana izaki, egileaz gain Ruper Ordorika, kanta eta musika erantsiz, eta Jose Mari Iturralde, hitzezkoan, funtsezko partaideak izan ziren. 1986ko urtean eta ondokoetan hainbat herritan ibili ziren, Alberto eta Nando de la Casa anaiekin batera, zuzeneko emanaldiak eskaintzen. Grabazio bat ere egin zen (1987), Emak Bakia zigilupean eta Elkar disketxearen eskutik argitaratua, kaseta euskarrian, desmartxa eta esperientzi horren testigantza uzteko helburuarekin; erran nahi baita, borondate handiarekin, bitarteko xumeekin eta bestelako pretentsiorik gabe.

Oraingo ekoizpen hau -Pamielak argitaratzen duen Littera & Musika bilduma honetan doana- master orijinala (1987koa, beraz) erabilita egin da, garai eta testuinguru hartako oihartzun zuzena delako eta, oraindik ere, arlo horretan testigantza bizia izaten dirauelako.
EAN
9788476817230
Ano de edição
2012
Páginas
52
Obrigatório
Capa mole ou bolso
Idioma
Basco
Coleção
LITTERA MUSIKA
Altura
130
Largura
135
Outros leitores classificaram-no com
Deixa-nos a tua opinião
0 opiniões
A tua pontuação
Deixa-nos a tua opinião
/ caracteres