LIBERTITZEAZ
LUKU, ANTTON

Sinopse LIBERTITZEAZ

Garaztar guztien memorian Libertimendu ematera ateratzen ziren bolantak, inauterikari betidanik. Izen horrek libertitzea erran nahi du, jolastea, eta libertimenduak gure adimenean jostatze ausagailuarekin egiten du oihartzun. Lekukotasun zaharrek, ahozko zein idatziek, forma biziki ezberdinak azaleratzen dituzte: bolantak ez zebiltzan plazan bakarrik. Dudak dagozkigu, bizkitartean, eragileei buruz; rol ezberdinen arteko hierarkiak ez dira emanak, baina bolanta iturri guztietan dantzari ikusten badugu ere, pertsonaia horrek, bolantak, dantzaz haratago ez du deus erraten?

Dantza berrien sortzeko, zaharra aditu behar dela dio Juan Antonio Urbeltzek, inkestak egin-eta bide horretan abiatuz gero, txirikordatu metaforen hondoraino jautsi behar dela, ipuin eta esapideak biluztu, estetika hori baldintzatzen duen zentzuaren bila.

Uzten badira bere gisa sailkapen berri edo arrotzak, hasten bagara begiratzen hori guztia ez antzerki edo dantza gisa, baina funtzio politiko-soziala zeukan artedrama baten eran, betikoak zaizkigun gure plazetako ekintzak pieza frango falta dituen puzzle baten hondarrak bezala ager dakizkiguke... Hasiz gero ikasten eta ikusten, berriz, gozamenarekin batera zentzu osatuago bat da arrasortzen.
EAN
9788476818145
Ano de edição
2014
Páginas
496
Obrigatório
Capa mole ou bolso
Idioma
Espanhol
Coleção
SIN COLECCION
Altura
300
Largura
200
Outros leitores classificaram-no com
Deixa-nos a tua opinião
0 opiniões
A tua pontuação
Deixa-nos a tua opinião
/ caracteres