O!
Goffin, Josse
Basco

Sinopse O!

«O!» testurik gabeko liburu bat da, Haur eta Gazte Literaturako adituek erreferentzia-lantzat hartua. Esanahi bikoitzarekin jostatzen da, igarkizun bisualekin, eta, Magrittek bezala, argi erakusten digu "pipa bat ez dela beti pipa bat?. Ez da sarrera, korapiloa eta amaiera dituen istorio bat. Haren orrialdeek irudi independenteak erakusten dizkigute, nahiz eta baduten elkarren arteko segida bat, kate modura egina.

Orrialdeak zabaldu egiten dira, eta, horrela, lehenbiziko orrialdeak irudi bat osatzen du bigarren orrialdearekin; baina bigarrena irekitzean, beste irudi bat sortzen da, desberdina. Horrela, ikusten denaren eta ezkutuan dagoenaren arteko jolas bat sortzen da; gauza bat zerbait dela iruditu baina beste gauza bat bihurtzen da. Irudimenez beteriko planteamendu harrigarri honi irudi bilduma bat gehitzen zaio: irudiak lauak dira, deskribatzaileak, umeek aise ulertzeko modukoak.

Adin guztietarako liburua da, baina bereziki erakargarria da oraindik ere irakurtzen ez dakiten umeentzat eta juxtutik hasiak direnentzat, narrazio ariketa librea egin baitezakegu txikiak orrialde bakoitzaren atzean zer ezkutatzen den asmatzen saiatzen diren bitartean. Zoragarria da emaitza: haurrek irudiak identifikatzen dituzte, harritzen dira, txunditurik gelditzen dira ezkutuan dagoena ikustean (horregatik du halako izenburua), narrazioaren irakurketa bisualaren irudi-katea ikasten dute, eta, bidenabar, irudimena lantzen dute.
EAN
9788491722410
Ano de edição
2021
Páginas
52
Obrigatório
Tapa dura
Idioma
Basco
Coleção
SIN COLECCION
Alto
260
Largura
220
Otros lectores lo han calificado con
Deixa-nos a tua opinião
0 opiniones
Tu puntuación
Déjanos tu opinión
/ caracteres