SAGUEN BIDAIA
Oli / Colombo, Natalia
Basco

Sinopse SAGUEN BIDAIA

"Etxeko saguak" liburuaren ondoren, karraskari jator hauen abenturak hondartzara aldatzen dira, ondo-ondo pasatzen duten bitartean, eguraldiaz gozatzeko. Baina prestaketak ez ezik, ibilbidea bere horretan ere abentura eder-ederra da.

Literaturaren ikuspegitik, bere aurrekoaren egiturari berari eusten dio, lau bertsoko estrofak, errima asonantea eta hitz kateatuak dituela. Egitura honek guztiak kontakizunaren erritmoa areagotzen du, ahozkotasuna suspertzen du eta, halaber, lehenengo irakurleek eragozpenik gabe jarrai dezaten ahalbidetzen du.

Istorioa umore, emozio eta alaitasun giro ederrean gertatzen da, mundialak izango diren oporrak hasteko. Eta, azkenean, trepetaz eta sagu bihurriekin gainezka egindako karabana bat itsasora iritsiko da; bertan eguzkia hartzen ari diren hamaikatxo bainularirekin topo egingo dute.

Jolasak, pasadizoak eta hainbat gorabehera tarteko direlako ez ezik, kolore argiz eta ñabardurez beteriko proposamen plastikoagatik ere nabarmentzen da liburu hau: maletak, flotagailuak, eguzkitakoak, toallak, eta hondartzako tresnak dira protagonisten ekipajean tarteko. Bestalde, ilustrazioetan ez da beste ipuin batzuen pertsonaiei keinurik falta.
EAN
9788491721031
Ano de edição
2019
Páginas
32
Obrigatório
Tapa dura
Idioma
Basco
Coleção
TAMAINA ANDIA
Alto
225
Largura
225
Otros lectores lo han calificado con
Deixa-nos a tua opinião
0 opiniones
Tu puntuación
Déjanos tu opinión
/ caracteres