Sinopse Snarkaren ehizan
Kontakizuna bertsotan emana dago, balada baten antzera, eta Carrollen aurreko beste obretan ohikoak diren gaiak berritzen dira Aliziaren zikloa ixten duen obra honetan ere: hizkuntzaren arbitrariotasuna, hitz-jolasen aurreko umore-senaren falta, matematikarekiko zaletasuna, epaiketen parodiak, pertsonaiaren baten atzera begirako kontakizuna, ametsaren baliabidea.
Carrollen idazlanak adin guztietako irakurleentzat gozagarri diren arren, Carrollek umeentzat idatzi zuen "Snarkaren ehizan": «Ziur nago ume askok atseginez eta bihotzez irakurriko dutela, eta nik idatzi nueneko adore berberaz», idatzi zuen. Carrollen garaiko umeen irakurle- heldutasun hura, gaur egun, haurtzaroaren amaieraren eta nerabezaroaren hasieraren arteko tartean kokatuko genuke.