Tigrea amesgaiztoaren Kontra (= Tigresa contra pesadilla)
Tetri, Emily
Basco

Sinopse Tigrea amesgaiztoaren Kontra (= Tigresa contra pesadilla)

Tigrea zorioneko umea da: munstro bat dauka ohe azpian bizitzen. Gauero, Tigrea eta Munstroa jolasean aritzen dira argiak itzaltzeko ordua arte. Jakina, Munstroa ez da sekula Tigrea ikaratzen ahalegindu, lagunek ez baitute halakorik egiten. Baina Munstroak norbait ikaratzeko premia du... munstro bat baita, azken finean. Beraz, Tigrea lo dagoen bitartean, Munstroak haren amesgaizto guztiak uxatzen ditu. Bere lagunari esker, Tigreak amets goxoak besterik ez ditu. Baina ilunpean zain hortxe badago amesgaizto hain handi eta gaizto bat, non Munstroa ez baita gai harekin bakarrik borrokatzeko. Elkarlanean eta kemen handiz bakarrik lortuko dute biek amesgaizto hori uxatzea. Irakurle gazteentzako nobela grafiko xarmagarri honetan, Emily Tetri komikigileak frogatzen du bi lagun min ustekabekoenak ere talde garaiezin batean elkar daitezkeela, baita munstrorik beldurgarrienaren aurka ere.
EAN
9788417575793
Editora
Ano de edição
2020
Páginas
64
Obrigatório
Capa dura
Idioma
Basco
Coleção
Txikiberri
Altura
235
Largura
185
Outros leitores classificaram-no com
Deixa-nos a tua opinião
0 opiniões
A tua pontuação
Deixa-nos a tua opinião
/ caracteres