Aurpegia

Aurpegia

Rubio, Antonio
Basque

Synopsis Aurpegia

Bost zentzumenen bidez aurpegiko atalak deskubritzeko poegrama berria duzue honakoa. Antonio Rubioren esanetan, «Ilargian kulunkantari» bildumako liburuki bakoitza begia hezteko eta belarria eztitzeko ariketa bat da. Lehenengo begiratuan soil-soila dirudien arren, haur txikienen interesguneetatik abiatu diren diseinua eta edukia ere, hausnarketa eta sortze-lan luzeko emaitzak dira. Tradiziozko haur-kantutegian (errima, erritmoa, enumerazioak, errepikapena, bertsoa eta leloa, pilaketa) eta hondo argietan erraz antzematen diren irudietan oinarriturik, kantatzeko eta kontatzeko den bilduma hau 0-3 urte bitarteko HGLko erreferente bilakatu da, eta, halaber, neska-mutiko askoren aurreirakurketa eta aurreidazketarako bidea abian jartzeko aukera ematen du. Kasu honetan, «Aurpegia» deritzan honek bost zentzumenen bidez aupegiaren atalak ikastera gonbidatzen gaitu. «Ilargian kulunkantari» liburu-bilduma 6 hilabetetik aurrerako neska-mutikoei zuzenduta dago, eta beraientzat berariaz ondu dira piktograma poetiko edo poegrama hauek guztiak.
EAN
9788491724339
Year of edition
2025
pages
16
Binding
Tapa dura
Idiom
Basque
nº colección
LU
Collection
Ilargian kulunkantari
High
160
Width
160
Otros lectores lo han calificado con
Share your feedback
0 opiniones
Tu puntuación
Déjanos tu opinión
/ caracteres