BAT BI HIRU BANPIRO
Budde, Nadia
Basque

Synopsis BAT BI HIRU BANPIRO

Bat, bi, hiru, banpiro.
Rosa, Hektor, Sugoi, Erraldoi.
Soinekoa soinean, esmokina aldean, berokia darama,
piku-armiarma?

Hainbatetan saritua izan den "Bat bi hiru, txiruliru!" horren haritik, proposamen berri honek ere liburuaren eta irakurketaren jolas-dimentsioaren alde egiten du, testuaren eta ilustrazioen uztarketa darabil, errima eta erritmoaren bitartez hitzak eta irudiak ezagutzeko.

Liburu honek, nola errepikapenean, hala hainbat egoera eta jokaeratan dauden pertsonaia arraro eta baldarren jolas kateatuan oinarritzen den eskema agertzen du. Oraingo honetan, orriotan ageri den figura-saila bere itxura beldurgarria dela-eta nabarmentzen da: banpiroak, mamuak, munstroak eta eskeletoak, lehenengo begiratuan, behintzat, desatseginak edo arriskutsuak diren edo zori txarrari loturik dauden animaliekin batzen dira, hala nola, kaparrak, sugeak, marrazoak, krokodiloak, katu beltzak edo saguzarrak. Nolanahi ere, bete-betean gu harrapatu eta irribarrea eragiten digun begirada samurra, amultsua eta burlatia agertzen dute.

Nola humoreak eta trazu gogorreko ilustrazio koloretsuek, hala borobilduriko bazterrez osaturik dagoen kartoizko formatuak ere, liburu soil-soila izatetik haratago, ikasteko eta jolaserako bidea eskaintzen duen objektu erabilgarri bilakatzen dute, aurre-irakurleen eta lehen irakurleen komunikazio gaitasuna garatzeko aukera paregabea eskaintzen duelarik.
EAN
9788491720522
Year of edition
2018
pages
18
Binding
Tapa dura
Idiom
Basque
Collection
TAMAINA ANDIA
High
175
Width
220
Otros lectores lo han calificado con
Share your feedback
0 opiniones
Tu puntuación
Déjanos tu opinión
/ caracteres