Begiradazalea
Núñez, Marina
Basque

Synopsis Begiradazalea

«Begiradazalea» errealitearen ispilu bat da, neska-mutil askok ikusiko dute beren burua islatuta bertan, telefono mugikorren mendeko gizarte horretan. Baina dei, mezu, argazki, musika, sare sozial, aplikazio eta nabigatzeko web-orrien eskaintza amaiezina bada ere, ezer ez da ?gauza zoragarrienekin? parekagarria. Horiek soilik erretinaren bidez hauteman daitezke, eta ez pantaila batean zehar.

Istorio honen protagonistak joera horri buelta emateko zerbait egitea erabakitzen du, personen arteko komunikazioa berriz ere eguneroko bizitzaren parte izan dadin. Horretan laguntzeko, Aitanak pertsona oso berezi bat topatzen du, xarma digitaletan erori ez dena, eta gainera, bere denbora benetan garrantzitsua denari eskaintzen diona.

Testuaren bizitasuna eta freskura bat datoz ilustrazio dinamikoekin. Trazu azkar eta zirriborratuz, hiriko eta etxe barruko giroetan kokatzen dira. Leunki koloreztatuak, sinpleak eta emozioen adierazgarritasun nabari batekin, elementu sinbolikoekin eta umore-keinuekin ere jokatzen dute.

Marina Nu?n?ez eta Avi Ofer-en liburu hau finalista izan zen Premio Internacional Compostela de A?lbum Ilustrado sariaren XII. edizioan.
EAN
9788491721741
Edition year
2020
Pages
40
Binding
Hard cover
Language
Basque
Collection
Tamaina Handia
Height
225
Width
225
14,00 €
-5%
13,30 €
Reviews from other readers
Write your review
0 Reviews
Your rating
Leave us your review
/ characters