Biga 5. Bat eta bakarra
PUJOL, ROMAIN
Basque

Synopsis Biga 5. Bat eta bakarra

Liburuki honetan, Bigak ia irentsiko du hiria... bene-benetan! Romain Pujolen eta Vincent Cauteren asmamenak ez du mugarik. Eguneroko abentura xelebreak biziko ditu berriz ere Bigak, eta abentura bakoitzean, aparta eta bakarra egiten duen txinparta hori azalduko zaigu. Ez dira soilik bere botereak, luzatzeko edo hegan egiteko ahalmen horiek, bere nortasuna ere bada, eskuzabala eta arretatsua, jostaria eta bihurria. Biga erratu egiten da, ikasten du, mugak badaudela ohartzen da, bere adineko edozein umek bezala. Eta oraingoan, gauzak norberak egitea batzuetan funtsezkoa dela erakutsiko diote. Arrakasta handia lortu du Biga sailak, bai Frantzian bai Pirinioen hegoaldean, eta horren adibide dira Espainian saldutako 18.000 aleak. Izan ere, Pujolen eta Cauten lanak mugak gainditu ditu, eta gero eta herrialde gehiagotan argitaratzen da; adibidez, Korean plazaratu da berriki. Argi dago, beraz, bilduma unibertsala dela, jolas eta keinuz betea (topatuko al dituzu, 5. liburuki honetan, egileen autorretratuak ), eta aukera ematen du familian dibertitzeko.
EAN
9788418909870
Editorial
Year of edition
2023
pages
64
Binding
Tapa blanda o Bolsillo
Idiom
Basque
Collection
Txikiberri
High
215
Width
170
Otros lectores lo han calificado con
Share your feedback
0 opiniones
Tu puntuación
Déjanos tu opinión
/ caracteres