Bost sagutxo
Girón, Maria
Basque

Synopsis Bost sagutxo

Album garaikidea da honakoa, tradiziozko ipuinen zapore argia berdin-berdin dakarrena. Meriendatzeko ordua da eta bost sagutxo ahora eramateko zerbaiten bila irten dira elkarrekin. Banan-banan bidean zehar hemen eta han gelditzen dira eta taldean Piti saguak soilik egingo du aurrera, harik eta dena jira-biraka hasten zaion arte «Bost sagutxo» kontakizun erritmiko eta dibertigarria da eta ahozko tradizioaren gai eta egituretara eramaten gaitu; honako hauek guztiak agertzen ditu: animaliak protagonista diren ereduak, ausardia nagusitzea eta txikia handiari gailentzea, errepikapen- formulak erabiltzea, etengabe kendu edo ekintzari gehitzen zaizkion pertsonaiak (kenketa-gehiketa) agertzea, errima, erritmoa Ilustrazioak atseginak eta xehetasunez beterikoak dira eta saguen gordelekuaren sekretu guztiez gain, protagonistak joan-etorrian dabiltzan etxeko leku ezberdin guztiak ere erakusten dizkigute; horiek guztiak, eguneroko bizitzari lotuak diren neurrian ederki asko ezagutuko dituzte neska-mutikoek. Bestalde, ezaugarri horiek guztiek haur txikienei kontatzeko baliabide paregabea bilakatzen dute liburu hau.
EAN
9788491723820
Year of edition
2024
pages
36
Binding
Tapa dura
Idiom
Basque
nº colección
EM
Collection
Tamaina Handia
High
220
Width
220
Otros lectores lo han calificado con
Share your feedback
0 opiniones
Tu puntuación
Déjanos tu opinión
/ caracteres