Synopsis Eros
Bizirik den hildakoa gizaki bera ote da? Berbera? Antzekoa? Gaur zein gorputzetan bizi ote da? Lehengoan? Gerokoan? Nor da hilen erresumatik itzuli den hori? Zertara etorri ote da berriz? Nolakoa ote da orain bizirik eta lehen hilik zen haren begirada? Herio-bidaiatik itzuli denak zer ote dio bere lehengo biziaz? Hitz batez, nor ote da mintzo dena? Nor idazten ari dena? Hastapeneko gizakia hil zen. Zergatik hartu ote du luma ondotik jin den gizakiak? Zertarako idazten ote digu? Lekukotasuna pasarazteko? Intimotasun unibertsala ukitzeko? Zenbat ote dira idazleak? Bat? Bi? Nor da idazten diguna?
Poetaren hitzek tximisten gisan distiratzen gaituzte. Maiz iluna den mundu itsuan, bidea argitzen digute. Azken finean, Dicharryren poesien oihartzun gisa Leire Bilbaoren hitz hauek zaizkigu heltzen gogora: «Zuk zerorrek zeniostan hiltzea baino latzagoa dela ez jakitea zertarako bizi garen».
TIMBERLAKE WERTENBAKER