Hodeiekin dantzan
Starkoff, Vanina
Basque

Synopsis Hodeiekin dantzan

«Hodeiekin dantzan» egin nahi duen neska baten ametsaren bitartez, liburu honek kultur elkartrukeaz eta jatorri desderdineko pertsonen arteko errespetuaz egiten du gogoeta. Albumeko orrialdeetan, denbora aurrera doala haziz doan herri baten historia kontatzen da, etxeak eraikitzen eta esperientziak partekatzen dituzten biztanle berrien bitartez, latinoamerikar folklorearen oihartzun etengabea tarteko. Artearen ikuspuntutik, Hodeiekin dantzan album naïf eta etnikoa da, ilustrazio argitsu, exotiko eta koloretsuez osatua. Testuak, berriz, esaldi labur eta deskribatzaileak baliatuz, metaketa-baliabidea darabil: auzokide berri bakoitzari esker komunitatea aberastu egiten da ohitura, musika eta usain berriekin. Mestizajea, kulturaniztasuna, elkarbizitza eta tolerantzia dira Album Ilustratuen Nazioarteko III. Compostela Sarian finalista izandako lan honen inguruan burura datozen kontzeptuak. Eta neska protagonistari bezala, irakurleei ere hegoak eskaintzen dizkio beren ametsen atzetik ibiltzeari inoiz utz ez diezaioten.
EAN
9788491723509
Year of edition
2023
pages
48
Binding
Hard cover
Idiom
Basque
Collection no.
EM
Collection
Tamaina Handia
High
310
Width
225
Other readers have rated it
Share your feedback
0 reviews
Your rating
Leave us your review
/ caracteres