Immigranteak
Simonetti, Marcelo
Basque

Synopsis Immigranteak

Ezagutzen ez dena, haurraren begirada berezi eta xaloaren bidez erakusten da album honetan. Bi umek eskola eguna amaitzean jasotzen dute albistea biharamunean bi immigrante helduko direla ikasgelara. Immigranteak Hitz hori entzuten duten lehen aldia denez, esanahi posibleetan pentsatzen igaroko dute iluntzea: agian pastelak izango dira, edo maskotak, lurreko trikuak, edo, batek daki, palindromoak! Eta izpiritu gaiztoak badira, zer gertatuko da orduan Hurrengo goizean, klasera beldurrez sartu ondoren, oso urrutitik etorritako bi lagun ezagutuko dituzte. Adiskidetasun berriak sortzen duen emozioarekin, ahaztuko dituzte immigranteak, hauek agertu ere ez baitira agertzen. Maria Girónen ilustrazioek, kolorez, adierazkortasunez eta bizitzaz beterik, ezin hobeto osatzen dute album hau. Proposamen honek modu originalean heltzen dio desberdinen arteko elkartasunaren gaiari, gai horretara argi eta umorez hurbiltzeko aukera emanez.
EAN
9788491723547
Year of edition
2023
pages
40
Binding
Hard cover
Idiom
Basque
Collection no.
AR
Collection
Tamaina Handia
High
215
Width
240
Other readers have rated it
Share your feedback
0 reviews
Your rating
Leave us your review
/ characters