Itsaso gaziaren balada bat
Pratt, Hugo
Basque

Synopsis Itsaso gaziaren balada bat

Lehen Mundu Gerra lehertzear dela, Rasputin pirataren katamaranak naufrago bat jasotzen du, bestela ezinbestez hilko zena: baten batek hankak eta eskuak lotu dizkio baltsa bati, eta jitoan dabil Ozeano Bareko olatuetan. Gizon horrek mito bihurtzeko moduko izena du: Corto Maltese. Zer egin ote du hain zigor krudela jasotzeko Zer ezkutatzen ote du begirada misteriotsuaren atzean Rasputinen eskuetan ausaz eroritako familia oneko bi gaztek ere, Pandorak eta Cainek, galdera bera egiten diote beren buruari. Ez dute susmatzen elkarketa horrek betiko markatuko dituela beren bizitzak, baita milioika irakurlerenak ere. Astiberrik euskaraz argitaratu du 'Itsaso gaziaren balada bat', Corto Maltese pertsonaia mundu osoan ezagutarazi zuen lehen komikia, Hugo Pratt marrazkilari entzutetsuarena. Serie hau gaurkotasun handikoa da beti, eta orain beste serie bat dago aurreprodukzio-fasean, Rainbow estudio italiarrarekin sinatuta; kasu honetan, irudi errealen bidez egina.
EAN
9788410332133
Publisher
Year of edition
2024
pages
176
Binding
Soft cover or pocket
Idiom
Basque
Collection
Nobela Grafikoa
High
290
Width
220
25,00 €
-5%
23,75 €
Other readers have rated it
Share your feedback
0 reviews
Your rating
Leave us your review
/ characters