Kezkamuxelak
Browne, Anthony
Basque

Synopsis Kezkamuxelak

Album klasikoa, ezin egokiagoa beldurrak eta kezkak partekatu eta gainditzen ikasteko. Gainera, edizio honetan, kezkamuxela izeneko panpinatxoa opari (bidezko merkataritzakoa).

Beste kultura baten ateak zabaltzen dizkigun sinboloa dira «Kezkamuxelak» izeneko mamuxel edo panpina bereziak. Aspaldi du Guatemalako haurrek panpinok egiten dituztela txotxez, zatartxoz eta hariz; lotarakoan beren kezkak kontatzen dizkiete eta burukoaren azpian uzten dituzte, biharamunean kezkarik gabe jaiki ahal izateko.

Anthony Brownek misterioz beteriko ipuina osatu du, giro harrigarri hori indartzen duten irudiak dituela lagungarri. Tentsio uneak kolorearen arabera daude mailakatuak: Ibairen kezkaldiak grisean daude emanak, beldur giroa nabarmentzeko; aitzitik, kolorez gainezka datoz beste orrialdeak, «kezkamuxelak» ageri direnak bereziki, mamuxel edo panpina hauen eragin onuragarria adierazteko.

Anthony Browneren estiloak irudien errealismoa eta gizakia itxuratzen duen xehetasuna ditu ezaugarri: aieruen marrak, azalaren zimurrak. Ibairen bizitzako atseginaldiak familiartean gertatzen dira, giro lasaigarria emanez. Alabaina, kezkek hartua dutenean, amets, eldarnio eta jatorri surrealistako formak ageri dira. Amonak emango dio Ibairi ezinegon eta nahigabe horren sendagarria.
EAN
9788491723943
Year of edition
2025
pages
32
Binding
Hard cover
Idiom
Basque
Collection no.
CO
Collection
Tamaina Handia
High
27
Width
25
Other readers have rated it
Share your feedback
0 reviews
Your rating
Leave us your review
/ characters