Leitzako bordak, sorreran (1557-1965)
Perurena Loiarte, Patziku
Basque

Synopsis Leitzako bordak, sorreran (1557-1965)

Liburu honek, Leitzako bordak (baserriak) noiz eta nola sortu ziren erakutsi nahi dizu. Ikerlanak hori dizu ardatz, nahiz horren aitzakian beste datu osagarri asko txertatu egileak, ohiko duen estiloan.

Horrez gainera, mendez mende hauspean pasa ondoren, orain arte inork aztertu gabeko iturburu birjinetik atereak izateak, berebiziko balioa ematen die liburu honetako datuei. Baina, iturburu finenera jotzeak ez du berez kalitate onik bermatzen, eskarmenturik ezean. Eta hori ongi erakutsia dauka egileak.

Izanez ere, trilogia moduko bat isten baitu liburu honek, iaz Pamielan argitara genuen Bordarien sorrera eta bilakaera Leitzan eta Areson eta 1996ko Leitzako errege erreginak liburuekin batera.

Hiru liburuok elkarren osagarri ezinbanatuzko izanen baititu biharko ikerle leitzarrak edo nahinongo euskal herritarrak. Baina, hiruetan dokumentuz hornituena, esku artean duzun hauxe: Leitzako bordak, sorreran; bordarik borda, hamaika datu berri jasotzen baitu Leitzako bordagintzaz (baserrigintzaz).
EAN
9788491721819
Year of edition
2020
pages
512
Binding
Soft cover or pocket
Idiom
Basque
Collection no.
230
Collection
Saio eta Testigantza
High
240
Width
170
26,50 €
-5%
25,18 €
Other readers have rated it
Share your feedback
0 reviews
Your rating
Leave us your review
/ caracteres