Waluk 2. Bidaia Handia
Miralles, Ana / Ruiz, Emilio
Basque

Synopsis Waluk 2. Bidaia Handia

Waluk eta Eskimo lagun banaezinak dira. Waluk hartz gaztea da, eta Eskimo, oso zaharra. Bien artean, modua topatu dute inguru guztiz bortitz batean bizirauteko: baten bizkortasuna eta bestearen eskarmentua batzea. Eskimok iparralderago joatea erabaki du, ehiza-leku hobeen bila. Horretarako, itsasoa zeharkatu behar dute. Walukek igeri egitea zoragarria dela deskubrituko du, baina ezin du susmatu zein luzea izan daitekeen Artikoko bidaia. Zenbait egunez jan gabe eta lo egin gabe egon ondoren, izotz puska batean babestuko dira, akiturik, eta izotz horrek eramango ditu, salbamendu-txalupa bat bailitzan, paisaia berri eta guztiz mortu batera... Astiberrik 2017an argitaratu zuen Waluk lanaren jarraipena da 'Waluk 2. Bidaia handia' hau. Saileko lehen liburukia Frantzian, Brasilen eta AEBetan ere argitaratu dute, eta bigarren hau, Teresa Valero komikigileak adierazi duen moduan, mota eta adin guztietako irakurleei zuzenduta dago, zeren krisian den mundu batean bizirauteko borrokan ari diren hartz zurien istorio hau geure istorioa ere bai baita. Eskimo zaharraren nekea eta samurtasuna gure aitita-amamenak dira. Valkia hartz-amaren indarra gure amen indar bera da. Eta Waluk txikiaren poza, nekeak eta itxaropenak gure gazteenak dira. Gure mundua da ahitzen ari den mundu hori.
EAN
9788416880898
Editorial
pages
72
Binding
Tapa dura
Idiom
Basque
Collection
Txikiberri
High
210
Width
290
Otros lectores lo han calificado con
Share your feedback
0 opiniones
Tu puntuación
Déjanos tu opinión
/ caracteres