Zuhaitzen inbentarioa irudiduna
Aladjidi, Virginie
Basque

Synopsis Zuhaitzen inbentarioa irudiduna

«Zuhaitzen inbentarioak» munduko 60 zuhaitz-espezie inguru biltzen ditu, Europakoak franko: hostozabalak, koniferoak, palmondoak. Hosto, baso eta azal desberdinei buruzko hiztegi irudidun txiki batez gain, egileek, besteak beste, landare bakoitzaren izen zientifikoa, lor ditzaketen garaiera eta adina zehaztu dituzte, eta lore edo fruituen marrazkiak erantsi dizkiete, baita zuhaitz horietara biltzen diren animalienak ere.

Marrazkiak estilo zientifikoan emanak dira, antzinako naturalistek zuten zehaztasun berberaz: errotuladorez eta tinta txinatarrez egindako ingeradak, eta kolore eta gardentasunekin jokatzen duten akuarelak, testura eta tonuak jasotzeko. Liburu honek, eduki teknikoaz gain, basoen zeregin ekologikoa, zuraren sektorearen faktore sozioekonomikoa eta zuhaitzen garrantzi sinboliko eta poetikoa nabarmentzen ditu.
EAN
9788491722311
Edition year
2021
Pages
72
Binding
Hard cover
Language
Basque
Collection
Tamaina Handia
Height
310
Width
220
Reviews from other readers
Write your review
0 Reviews
Your rating
Leave us your review
/ characters