Bestaldean
Dorai Oskotz, Jaione
Éuscaro

Sinopse Bestaldean

Nor dira silueta beltz betiberdin horien atzeko pertsonak? Zenbat urte dira itzal bihurtu zirela? Beste bat bihurtu behar izan ote dute? Beste nor dira gaur? Lagundu al die gordetzeak berriz hasteko? Hasteko, non? Hasteko, zertan? Nola hasi hutsetik, jakin gabe noiz arte? 1960tik 2010era bitartean, 3.000 euskal herritar inguruk ihes egin zuten beren sorterritik, eta nork bere bideari ekin zion, askotariko baldintza, garai eta geografiatan. 2014an agerraldia egin zuen iheslarien kolektiboak Arrangoitzen, eta ordutik ari dira pixkana haietako asko sorterrira itzultzen. Hargatik, tantaka baino ez dugu jaso haien ibilbidearen eta erbestean igarotako bizialdiaren berri, eta neurri handi batean ezezaguna da oraindik euskal iheslari politikoen errealitatea jendarte zabalaren begi-belarrietara. Liburu honek, zenbait iheslariren lekukotzaren bitartez, hamarkadatan luzatu den eta oraindik amaitu ez den deserriaren bidaian murgiltzeko tresna izan nahi du. Noizbait iheslari guztien egoera konponduko bada, ezinbestekoa baita bizitakoak eta bizitzen ari direnak ezagutzera ematea.
EAN
9788418252907
Editorial
Ano de edición
2022
Idioma
Éuscaro
Colección
ORREAGA
Alto
215
Ancho
135
Otros lectores lo han calificado con
Déixanos a túa opinión
0 opinions
Tu puntuación
Déjanos tu opinión
/ caracteres