ISTORIO BAT
Coppo, Marianna
Éuscaro

Sinopse ISTORIO BAT

Besoak gurutzatuta gelditu edo zerbait egin; aspertu edo dibertitu. Jarrera kontua da azken batean. "Istorio bat" liburuko pertsonaien artean, bakar batek erabakitzen du denbora aprobetxatzea; besteek, berriz, nahiago dute egonean egon, egin behar duten lanaren zain egon. Honetaz eta hartaz ari diren bitartean, "Godoten esperoan" izenekoan bezalaxe, ez dira ohartzen beren laguna kolorez eta abenturaz beteriko mundu bat eraikitzen ari dela baliabide bakar batzuekin: lapitz batzuk eta mugarik gabeko irudimena.

Laugarren pareta hautsiz ?sormen-lanaren eta publikoaren arteko muga ikusezin hori?, liburuaren barrenean zer dagoen ikus daiteke; Marianna Coppok modu efektistan eta harrigarrian garatzen du ideia hori gogoeta premiazko bat pizteko: konformismoa, apatia, segurtasun falta, ezezagunari diogun beldurra, eta, horren guztiaren aurrean, ekimena, ausardia eta norberaren eta gainerakoen mesedetan inguruan duguna hobetu nahia.

Azkenik, istorioa gutun modura ailegatuko da zain urduri dauden hartzaileegana; liburu honekin egileak irakurleen esku uzten duen presako gutuna gutun-azal modura ageri da azalean eta kontrazalean. "Istorio bat" umoreagatik ere nabarmentzen da, protagonistek duten elkarrizketa ia telegrafikoen freskuragatik, isiltasunaren eta zuriuneen tratamenduagatik, fantasia handitu ahala txikiagoak baitira.
EAN
9788491720546
Ano de edición
2018
Páxinas
48
Encadernación
Tapa dura
Idioma
Éuscaro
Colección
TAMAINA ANDIA
Alto
275
Ancho
235
Otros lectores lo han calificado con
Déixanos a túa opinión
0 opinions
Tu puntuación
Déjanos tu opinión
/ caracteres