Jolas dezagun
Cubinsà Adsuar, Núria
Éuscaro

Sinopse Jolas dezagun

Irakurtzea erraza da irakurtzen ikasten hasi berri diren umeentzako liburuxken bilduma da. Liburu hauek lagungarriak izan daitezke ere arreta defizita, heldutasun gutxi edo blokeoengatik arlo horretan aurrerapenak egiteko motibazio gutxi erakusten duten haurrentzat. Bilduma honen helburua ulermena, konfiantza eta irakurtzen ikasteko ilusioa sustatzea da. Esaldien egitura errepikakorrek, marrazkien laguntzarekin, umeari segurtasuna ematen diote eta ikasteko prozesuan aurrera egiten laguntzen diote. Liburu honek letra mota bi erabiltzen ditu, larria eta xehea, eta norabide bietan era independentean irakur daitezke, guk nahi dugun modua aukeratu ahal izan dezagun. Hortaz, lehenik eta behin, zein letra motarekin irakurri nahi dugun erabakiko dugu, maiuskula edo minuskula, eta ipuina, alde batetik begiratuta, letra mota baten irakurri ahalko dugu eta alderantziz hasiz gero, bestean. Ipuin honetan pertsonaia oso jostagarri bi eta gustuko dituzten jarduerak aurkituko ditugu. Eurekin batera untxitxo bat ere badugu, beraien laguna dena eta haurrak ikasteko prozesuan lagunduko dituena. Jolas bezala proposatzen dizuegu, haurrek orrialde bakoitzean bila dezaten, irakurzaletasuna garatzen lagunduko dien osagai jostagarri bezala.
EAN
9788419565181
Editorial
Ano de edición
2022
Páxinas
24
Encadernación
Tapa blanda o Bolsillo
Idioma
Éuscaro
nº colección
11
Colección
Irakurtzea erraza da
Alto
180
Ancho
210
Otros lectores lo han calificado con
Déixanos a túa opinión
0 opinions
Tu puntuación
Déjanos tu opinión
/ caracteres