KATALINA KONTALARI
ZUBELDIA, IÑAKI/JALON, ESTIBALIZ
Éuscaro

Sinopse KATALINA KONTALARI

Katalina kontalari naturaren eta zomorroen bizitza baketsuari buruzko ipuina da. Zomorroen artean txitxarra da protagonista. Txitxar ezin berritsuago honek beste hiru pertsonaia aurkeztuko ditu bere kontakizunen bitartez: mantangorria, tximeleta eta azkenean matxinsalto bihurtuko den hankaluze bat. Txitxarraren kontakizunek basoko biztanleak txoratuko ditu, baita liburu honen irakurleak ere, berritu egiten baita kultura ahoz aho transmititzeko ohitura.



Hirugarren aldia da Iñaki Zubeldiarekin batera Estibalitz Jalón aritzen dena, beste hiru albumetako irudiak ere egin baitizkio. Oraingoan Estibalitz Jalónek haurtzaroko oroitzapenak eta bere sorterri Iekora izan zituen gogoan, basoa eta txitxarra sortzeko, azkeneko hau bere amonaren irudia baita. Teknika artistiko hauek erabiltzen ditu: urmargoak, gouachesak, zur, kafe, te edo lixiba margoak, eta behatzak azken ukituak emateko. Etxepare bekaren III. Edizioaren epaimahaiak (Aitziber Alonso, Patxi Zubizarreta, Arrate Egaña eta Mikel Valverde) "albumeko marrazki goxo eta leunak nabarmendu zituen, giro berezia sortzen baitute", baina baita testuaren kalitatea ere, "iradokizunez betetako alegia poetikoa delako, intriga pixka bat ere baduena".
EAN
9788476816325
Ano de edición
2010
Páxinas
32
Encadernación
Tapa dura
Idioma
Éuscaro
Colección
SIN COLECCION
Alto
305
Ancho
215
Otros lectores lo han calificado con
Déixanos a túa opinión
0 opinions
Tu puntuación
Déjanos tu opinión
/ caracteres