Piqo-Piqo eta Indotxinako txipiroi erraldoi izugarria
FERREYRA, LUCAS
Éuscaro

Sinopse Piqo-Piqo eta Indotxinako txipiroi erraldoi izugarria

Piqo-Piqo gaztearen mundua fantasiazkoa eta magikoa da. Piraten, yetien, minotauroen eta bestelako izaki mitologiko ausarten leinu baten ondorengoa da mutikoa, eta oasi sinestezin bat du jaioterri; han, diamante erraldoiak lurretik sortzen dira, perretxikoen antzera, eta arrokak bizidunak eta jostariak izan ohi dira. Gaur, beste askotan bezala, Piqo-Piqo deskuidatu egin da eskolarako bidean, ipurtargi lumadun zoragarri bati segika. Gelara iristean sortu duen istripuak maisu erretxinaren pazientzia agorrarazi du, eta etxeko lan ezinezko bat agindu dio hurrengo zientzia-eskolarako: munduaren beste muturrean bizi den elezaharretako olagarro bati hortz bat ateratzea. Lanari ekiteko unea da Ferreyra bera uharte batean bizi da, eta abentura zoro bat asmatu du, non pertsonaiak landaretza oparoko ingurunean bizi diren eta ozeano amaigabeak zeharkatzen dituzten. Albumak, bidaia handi bat kontatzeaz gain, bestelako gai batzuk ere jorratzen ditu, hala nola familia, hezkuntza, heldutasuna edota ustekabeko abenturak bizitzera ausartzeko erabaki zail eta korapilatsua. Amaieran, irakaskuntzako profesionalei eskaintzen die liburua egile argentinarrak, gaztetxoekin egiten duten lanaren esker-emate xume gisa.
EAN
9788418909818
Editorial
Ano de edición
2023
Páxinas
120
Encadernación
Tapa dura
Idioma
Éuscaro
Colección
Txikiberri
Alto
295
Ancho
220
Otros lectores lo han calificado con
Déixanos a túa opinión
0 opinions
Tu puntuación
Déjanos tu opinión
/ caracteres