Tarta goxoa
Voltz, Christian
Éuscaro

Sinopse Tarta goxoa

«Tarta goxoa» egitea ez da hain erraza. Ez antzinako errezetetan, ez gaurko gailu mugikorretan azaltzen denari jarraituta ere. Begira, bestela zer-nolako kinkan dabilen gure Anatole, bere gonbidatua badatorrela-eta estu eta larri. Prestatzen ari den tartak oso itxura txarra du, eskerrak badituen lagun atsegin batzuk, bakarrik utziko ez dutenak. Baina, Ai ene!

Izan ere, lagun horien amona, amama, amatxi eta aman?iek bakoitzak bere erara egiten du tarta, eta hori ez dator bat Anatolek tarta egiteko moduaz daukan ideiarekin. Iradokitzen dizkioten osagaiak gero eta bitxiagoak dira, eta merienda goxo-goxo bat izatea nahi zuena gero eta urrutiago dago helburu horretatik.

Umorerik ez da falta Christian Voltzen istorio honetan, ez eta hain berea duen grafismo berezia ere: gauza birtziklatuak erabiliz ?poteak, burdin-haria, zurezko piezak, ehun-zuntza?? osatzen ditu bere pertsonaiak, testura leunez koloreztatutako fondoetan nabarmentzen direnak. Oso liburu jostagarria, ustekabez betea eta gozogintzako ezagupenez baino asmo onez hornituagoa.
EAN
9788491721758
Ano de edición
2020
Páxinas
40
Encadernación
Tapa dura
Idioma
Éuscaro
Colección
Tamaina Handia
Alto
225
Ancho
225
Otros lectores lo han calificado con
Déixanos a túa opinión
0 opinions
Tu puntuación
Déjanos tu opinión
/ caracteres