Primeras páginas
Sinopse Txistu Eta Biok
Ilunabar batez, Txisturekin etxe inguruko paraje bakarti batean paseatzen ari dela, hilotz bat aurkitu, eta horrek, ustekabean, trama poliziako patetiko samar batean barneratuko du kazetaria. Tramako gertakarien kontaketa gai askori buruzko gogoetekin uztartuko du: konpromiso politikoa, Euskal Herriko gatazka, xenofobia, aporofobia, feminismoa, zoriontasuna, alienazioa...
"Disimulurik gabeko alter ego bat baliatuz, neure buruaren autokritikatik abiatutako kritika soziala egiten saiatu naiz", adierazi du egileak.