Urdaburutarrak
Browne, Anthony
Éuscaro

Sinopse Urdaburutarrak

Obra klasiko handi bat berreskuratu dugu. Album ausart eta original bat, matxismoari eta genero-diskriminazioari buruzko gogoeta bat, ironiaz eta umore-senaz beterik. «Tira, laztana, gosari hori! Tira, ama, gosari hori!», oihukatzen zioten goizero Urdaburutar andreari, etxe askotan gertatzen den bezala, zeregin ezin garrantzitsua egoetara joan aurretik. Baina egun batean, nekatuta, alde egin zuen ohar bat utzita, hauxe zioena: «Urdeburuak!». Handik aurrera, ezer ez zen lehengoa izan. Gaiaren dudagabeko gaurkotasunaz eta haren trataera egokiaz gain, «Urdaburutarrak» album ilustratu perfektua da. Hura berriro irakurtzeak -azaletik kontrazalera- erakutsiko dizkigu zantzu dibertigarriak, xehetasun ezkutuak, eta ikusizko metaforak, irakurleekiko etengabeko dialogoan konplizitate bila. Pamiela eta Kalandrakak berreskuratu dute obra klasiko hau, Anthony Browne-k 1986an idatzi eta ilustratua, ezin egokiagoa adin askotako irakurleekin partekatu eta gogoeta egiteko.
EAN
9788491723257
Ano de edición
2006
Páxinas
32
Encadernación
Tapa dura
Idioma
Éuscaro
nº colección
CO
Colección
AMETS EGITEKO LIBURUAK
Alto
250
Ancho
210
Otros lectores lo han calificado con
Déixanos a túa opinión
0 opinions
Tu puntuación
Déjanos tu opinión
/ caracteres