Xirimiri
Pérez Hernando, Fernando
Éuscaro

Sinopse Xirimiri

Zorigaitz sinple batetik sortzen da elkarrengandik ikasteko eta elkar aberasteko aukera euriak bustitzen duen hegazti familia baten etxean. Umeek batak besteagandik ikasiko dute, ama jakintsu bat izango dute, gainera, laguntzeko. Sinpletasunetik abiatuta, «Xirimiri» album ilustratuak istorio zirkular bat kontatuko du, gizarte indibidualista honen nolabaiteko metafora bat sortuz, elkarbizitzatik eta elkartasunetik komunikazioa eta kolektibotasuna hobetzeko ideiarekin. Bokalak, Fernando Pérez Hernandok, jolasteko baliabide bihurtzen ditu, hitzak deszifratzeko irakurleen gaitasuna suspertuz, eta bost zeinu eta soinu horiek gure hizkuntza artikulatzeko duten garrantzia nabarmenduz. Egileak joko foniko bat planteatzen du, protagonista bakoitza bokal batekin loturik. Narrazioaren ikuspegitik, ipuinak egitura metatzailea du. Grafikoki, oso xumea da baliabide aldetik. Eszenatoki bakar batean gertatzen da, eta plano desberdinen bidez aurkezten dira pertsonaia atseginok. Orrialderik orrialde umorea gehituz doa eta amaierak irribarrea eragiten du, borobila da.
EAN
9788491722656
Ano de edición
2022
Páxinas
36
Encadernación
Tapa dura
Idioma
Éuscaro
nº colección
EM
Colección
Tamaina Handia
Alto
225
Ancho
225
Otros lectores lo han calificado con
Déixanos a túa opinión
0 opinions
Tu puntuación
Déjanos tu opinión
/ caracteres